1922ko martxoaren 05ean,
Prostituta talde batek matxinada hasi zuen etxejabeen aurka Mexikoko Veracruz hirian. Errenta altuegia zela eta, koltxoiak errez kaleak moztu eta greba hasi zuten. Hiriko maizter gehienak batu ziren. Maizterren Sindikatu Iraultzailea eratu zuten.
Iturria:
Arturo E. García Niño, “Al fondo, a la izquierda, en el 22. Movimiento Inquilinario de Veracruz en seis fuentes primarias” (Pacarina Sur. Revista de Pensamiento Crítico Latinoamericano 37. zkia.)