Euskarazko eskola-liburuak debekatu zituen Primo de Rivera diktadoreak

Duela
99
urte

1925eko urriaren 13an,

Primo de Rivera diktadoreak gaztelaniaz ez ziren eskola-liburu guztiak debekatu zituen. Lehen Hezkuntzako ikuskatzaileek egindako bisitetan aurkitzen bazituzten euskarazko edo “aberriaren batasunaren aurkako joerak” zituzten liburuak, hauek erretiratzeko agindua izango zuten. Irakasleari espedientea zabaldu, soldata-erdia kendu eta lanetik botako zutela adierazten zitzaien.

Iturria:

Joan Mari Torrealdai, Asedio al euskera: Más allá del libro negro (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik