1936ko abenduaren 20an,
Prim jeneral espainiarraren estatua eraitsi zuten Bartzelonan. Prentsak jakinarazi zuenez, aste batzuk lehenago elkarte anarkista batek monumentuaren suntsitzea eskatu zuen, “une hartan Espainia odoleztatzen zuen militarismo monarkiko eta hiltzailea ordezkatzen” baitzuen. Gràciako Joventuts Llibertàriesek eraitsi zuten estatua eta udal biltegira erretiratu.
Eztabaida sutsua piztu zen, berriz ere kokatu behar ote zen ala ez. Prim antierrepublikar sutsua izan zen eta besteren artean, Bartzelona bonbardatu zuen Montjuic menditik 1843an. Frankismoan berriz ere ezarri zuten estatua.
Iturria:
“Barcelona a Prim” (La República, 2022ko abuztuak 12).