Pintaketa abertzaleak azaldu ziren Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan

Duela
60
urte

1965eko uztailaren 14an,

Pintaketa abertzaleak azaldu ziren Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan. Frantziako Egun Nazionalean. Euzkadi 4+3=1 edota 7=1 bezalako pintaketak egin zituzten, zazpi euskal herrialdeen batasuna irudikatu asmoz. Era berean, Hego Euskal Herrian preso bost hilabete zeramatzan Kristiane Etxaluz askatzeko kanpaina ere abiatu zuen Enbatak egun haietan, eta Europako tendentzia guztietako ekintzaileek osatutako Etxaluzen Aldeko Batzordearekin elkarlanean, Parisko espainiar enbaxadan eskaera ugari erregistratu zituzten.
Kristine Etxaluz zuberotarra otsailean atxilotu zuen Espainiako Poliziak mugan. Enbata Iparraldeko erakunde abertzalearen sortzaileetakoa eta ETAko kidea zen. Irakaslea zen Lapurdin, eta astean behin Nafarroako Unibertsitatera joaten zen ikastaro batzuetara.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Duela
60
urte