1981eko irailaren 10ean,
Picassoren Guernica New Yorkeko MoMa museotik Madrilera eraman zuten. Iragarri gabe eta sekretuan egin zuten lekualdaketa, Espainiako UCDren gobernuaren negoziazioen ondorioz. 1939az geroztik egon zen Guernica MoMan, eta Madrilen Casón del Buen Retiron jarri zuten. Egun Madrileko Reina Sofia museoan dago, baina Gernikara eramateko aldarrikapena hedatua dago Euskal Herrian. Picassok, hitzez hitz esan zuen margolana Espainiako Estatura itzultzea ongi ikusiko zukeela errepublika berrezartzen zenean.