Pedro Arbúes Aragoiko inkisidorea hil zuten Zaragozako katedralean

1485eko irailaren 17an,

Pedro Arbúes Aragoiko inkisidorea hil zuten Zaragozako katedralean. Aragoiko erresuman inkisizioak oposizio nabarmena topatu zuen, batez ere Gaztelako erresumak erakundea sortu eta jendea jazartzen hasi zenetik. Familia aberatsek ez zuten gaizki ikusten heresia zigortzea, baina inkisizioa gaztelarren auzitegi inposatu gisa bizi zuten eta Teruelen, adibidez, matxinadak izan ziren erakunde horren aurka.

Arbúesek jende ugari torturatu eta bizirik errearazi zuen, eta azkenean, errezatzen ari zela, zortzi pertsonak lepoan labankatuta hil zen, garaian lurrikara handia eraginez.

Iturria:

Gabriel Torres Puga, Historia mínima de la inquisición (El Colegio de México).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik