Patxi Unzurrunzaga jaio zen, frankismo betean euskarazko liburuak inprimatzen aritu zen donostiarra

Duela
118
urte

1906ko abenduaren 14an,

Patxi Unzurrunzaga jaio zen, frankismo betean euskarazko liburuak inprimatzen aritu zen donostiarra. Gipuzkoako Aldundian hasi zen inprenta lanetan, eta 1932an Itxaropena inprenta eratu zuen bi lagunekin Zarautzen. Euskal literaturako lan garrantzitsuak argitaratu zituzten. Erregimen frankistaren menpean erregistroak, salaketak, liburu bahiketak eta mehatxuak jasan zituen. Kikildu beharrean, euskarazko liburuak argitaratzen jarraitu zuen, klandestinoki eta argitalpen lizentziak faltsututa. 1947an lortu zuen Unzurrunzagak, Espainiako Prentsa eta Propaganda zuzendari orokorrarekin bildu eta euskal argitalpenei zirrikitua zabaltzea. Hala, gerraosteko euskal idazle belaunaldiari argitaratzeko aukeratea. Berari zor zaio, hein handi batean, frankismoaren urterik gogorrenetan euskal kultura idatziari eutsi izana.

Iturria:

Iturria: Imanol Unzurrunzaga, Patxi Unzurrunzaga (1906-1984) (Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte