2001eko urriaren 26an,
Patriot Act legea onartu zuen George W. Bush AEBetako presidenteak. Horren bidez gobernuak herritarren bizitza pribatua zelatatzeko eskumena eskuratu zuen. Baliatu zuten giza-eskubideen aurkako urraketa larriak justifikatzeko, besteak beste Guantanamokoak, Abu Grahibeko torturak eta CIAk buruturikoak. 2011n, Barack Obama presidenteak beste lau urtez luzatu zuen legea.