1905eko martxoaren 22an,
Parisko apatxe talde baten aurkako epaiketa amaitu zen Amiens hirian. Hiru urtean aberatsei 150 lapurreta egin izana egozten zieten. Belle Epoque-aren garaia zen eta Parisen sortutako azpikultura honen parte ziren ehunka lagunek kaosa eragin zuten Frantziako Estatuan. Jabetza pribatuaren aurkako ekintza gisa, dirudunei eginiko lapurretengatik egin ziren ezagun, baina, batez ere, Paris erdialdean Poliziarekin izandako istilu jendetsuengatik eta beren dantzengatik.
Iturria:
Hainbat autore, Apaches. Los salvajes de París (La Felguera).