2013ko urtarrilaren 09an,
Parisen Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Saylemez militante kurduak hil zituzten. Buruan tiro bana zutela topatu zituzten Parisko Institutu Kurduan. PKK eta Turkiako Gobernuaren arteko negoziaketa betean jazo ziren hilketak, eta Turkiako zerbitzu sekretuak jotzen dira erantzuletzat.
Hiru kide hauek ez ziren edonor, erreferentzia politiko garrantzitsuak ziren kurduentzat.