1931ko azaroaren 15ean,
Parisen kanakiarrak giza-zoo ikusgai jarri zituen erakusketa amaitu zen. Nazioarteko Erakusketa Kolonialaren parte zen, Europako potentzia kolonialak sustatzeko maiatzetik zegoen irekita erakusketa. Kolonietatik engainatuta eramandako biztanle "basati" horiek frantziar "zibilizatuak" entretenitu behar izan zituzten. Kanak herritar horiek etengabeko umiliazioak pairatu behar izan zituzten, bizi-baldintza negargarrietan zeuzkaten bitartean. Horren erakusle, hainbat hil egin ziren Parisen ziren bitartean.
Iturria:
Palais de la Porte Dorée.