Parisen Bastillako plaza gudu-zelai bihurtu zen apatxe taldeen eta Poliziaren artean

Duela
120
urte

1904ko abuztuaren 14an,

Parisen Bastillako plaza gudu-zelai bihurtu zen apatxe taldeen eta Poliziaren artean. Bi apatxe talde arerioren arteko borrokarekin hasi zen, labana eta errebolberrekin. Hiru hildako eta zazpi zauritu izan ziren, baina borrokak areagotu eta inguruko kaleetara zabaldu baizik ez zuen egin. Gertaeren berri izan zutenean, zortzi polizia agente gerturatu ziren borroka eten asmoz, baina apatxe taldeek bat egin eta Poliziaren aurka hasi ziren. Apatxe talde gehiagotako kideak batu ziren eta sei poliziak ospitalean amaitu zuten bala zauriekin. Errefortzuak iristear zirela apatxeek ihes egin zuten.

Iturria:

Hainbat egile, Apaches, los salvajes de París (La Felguera).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte