1916ko martxoaren 09an,
Pancho Villak eraso egin zien AEBei. “Biba Mexiko! Heriotza gringoentzat!” oihu artean, berak gidatutako 500 pertsonak Mexikoko muga gurutzatu eta Columbus herriari eraso egin zioten goizaldeko 04:45ean. 800 bat pertsona bizi ziren Columbus herrian, kanpamentu militar batean. Egun hartan, historian lehen eta oraingoz azken aldiz, AEBek Latinoamerikatik inbasio bat jasan zuten. Arrazoia? Mexikon gudan ziren iraultzaileak konstituzionalisten aurka, eta AEBek bigarren hauei babesa ematen zieten. AEBen erantzuna Pancho Villaren buruari prezioa jarri eta bera harrapatzeko ehiza antolatzea izan zen. 5.000 soldaduko talde bat Mexikon barrena urtebetez ibili bazen ere bere bila. Esku hutsik itzuli ziren.
Iturria:
Rafael F. Muñoz, ¡Vámonos con Pancho Villa! (Txalaparta).