1948ko maiatzaren 15ean,
Palestinarrek euren lurrak utzi eta erbestealdia hasi behar izan zuten, bezperan Israelgo Estatua sortu ondoren. Sionistek praktika terroristak erabiliz hainbat sarraski eragin zituzten, Deir Yassin herrixkakoa kasu, eta palestinarren artean izua zabalduta, 700.000 herritar baino gehiago bota zituzten euren lurretatik inguruko herrialde arabiarretara. Pertsona horiek ez zuten sekula beren herrietara itzultzeko eskubiderik izango.
Harrezkero, egun honekin Nakba gogoratzen dute, hondamendiaren eguna. Egun, bost milioi errefuxiatutik gora daude Gaza, Zisjordania, Libano, Jordania eta Sirian banatuta.
Gaian sakontzeko Xabier Letonaren erreportajea: Nakba 1948: historia errepikatuko da Gazan?