1937ko apirilaren 04an,
Otxandio tropa frankisten eskuetan erori zen. Martxoaren 31n hasi zuten erasoa, Mola jeneralaren aginduz. Bere asmoa Otxandiotik eta Ondarroatik Asturiasera hedatzen zen Iparraldeko frontea suntsitzea zen.
Aurretik, Ángel Salas Larrazabal urduñarrak eta José Muñoz Jiménezek gidatzen zituzten hegazkinek Santamaña jaiak ospatzen ari zirela herria bonbardatu eta 61 hildako eta zauritu ugari eragin zituzten. Molak biak pertsonalki zoriondu zituen.
Eusko Gudarostearen posizioen aurka aire eta artilleria bidez gogor egin ostean, altxatuek lurretik ekin zioten Bizkaiaren inbasioari.
Iturria:
Zigor Olabarria Oleaga, Gerra zibila Otxandion