1962ko uztailaren 29an,
Oswald Mosley britainiar faxista ezagunaren hitzartzea eragotzi zuten Manchesterren manifestariek. Polizia faxistak babesten ahalegindu bazen ere, ezin izan zituen antifaxistak eutsi eta mutur-joka amaitu zuten, eta Mosley berak ukabilkada bat jaso zuen. Antifaxistek Mosleyren ekitaldi ugari boikotatu zituzten urte hartan Ingalaterra osoan eta bere presentzia istilu iturri bilakatzen zen langile auzoetan.
Iturria:
Working Class History.