1998ko apirilaren 10ean,
Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu zuten Irlanda iparraldeko alderdi ia guztiek (DUPek ez), eta Londresko eta Dublingo gobernuek. Honenbestez Ipar irlandako gatazka politikoa beste fase batean sartu zen, gatazka armatua amaitu baitzen, ordura arte ezagutzen zen eskeman behintzat.
Irlandako iparraldeko eta Irlandako Errepublikako herritarrek erreferendumez berretsi zuten akordioa. Ondorioz, Irlandako Errepublikak Konstituzioa aldatu zuen, iparraldeko sei konderrien soberaniari uko eginez.
Akordioaren arabera, Iparraldeko irlandarrei euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartu zitzaien eta, besteak beste, Ipar Irlandako Biltzarra eratu zen. Akordioaren oinarrietakoa zen sei konderrietako botere autonomikoa protestateen eta errepublikarren artean banatu behar zela, beti ere hauteskunde demokratikoetan izandako emaitzen arabera.
Jarraian Irlandako gatazka politikoan erresistentzia irlandarra biltzen dituen zenbait argazki, Red hedabideak koloreztatuta.