Orreagako monasterioan lapurtu eta suntsitu zuten Gaztelaren aldeko soldaduek

Duela
502
urte

1522ko martxoaren 10ean,

Orreagako monasterioan lapurtu eta hura suntsitu zuten Gaztelaren aldeko soldaduek. Jaime Belza de Medrano kapitain nafarraren armadarengandik ihesi zihoazen soldadu espainiarrek eta beaumondarrek Orreagan hartua zuten babes. Nafarrek monasterioa setiatu zuten, baina espainiar errefortzuak iristear zirela, ihes egin behar izan zuten. Monasterioa uztean, gaztelarrek hain zaharra eta sinbolikoa zen abadia nafarra erabat suntsitu zuten barrutik. Nafarroa konkistatu zutenetik, gaztelarrek Nafarroako kleroa ere jo-mugan jarri zuten, eta beren erregimenaren aldekoak jarri zituzten ardura postuetan.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525).(Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik