1980ko abuztuaren 30ean,
Ondarroan Batallón Vasco Españolek Anjel Etxaniz hil zuen. Bere diskotekan lanean zela metrailetaz tirokatu zuten, eta Noelia Olabarria lehengusina eta Pakita Urresti langilea zauritu.
Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea zen, baita Egin egunkariaren sortzaileetako bat ere, Bai Euskarari mugimenduan laguntzen ibilitakoa edo Aurrera futbol-taldeko lehendakariordea. Aurretik hainbatetan torturatu zuten 1963, 1968 eta 1976an. Hiletan Guardia Zibila autoekin pasa zen eliza aurretik, jende artetik klaxona joz eta pistolekin tentsio une handiak eraginez. Ez dute inoiz inor zigortu hilketa horregatik.
BVE Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra artean erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskal Herrian tarte horretan.
Iturria:
Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin, 1967-2011. (Maiatz)