Ondarroako udalbatzak Lemoizko zentral nuklearra geldiarazteko egiten ari ziren desobedientzia kanpainei erabateko babesa adierazi zien

Duela
45
urte

1979ko ekainaren 22an,

Ondarroako udalbatzak Lemoizko zentral nuklearra geldiarazteko egiten ari ziren desobedientzia kanpainei erabateko babesa adierazi zien. Konprometitu zen Iberdueroren ordainagiriak helbideratzeari uztera. Euskal Herriko beste hainbat udalek ere antzeko erabakiak hartu zituzten urte haietan, haien udalerriak “energia nuklearrik gabeko herri” izendatuz. Esate baterako, Lekeitioko Udalak 1979an material erradioaktiboak garraiatzen zituzten ibilgailuei herrian sartzea debekatu zien.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte