1998ko abenduaren 23an,
Olentzeroz jantzitako ekintzaile bat Algecirasko espetxeko leiho batera kateatu zen, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatuz. Pikotxa batekin horma eraisten ere hasi zen. Espainiako Polizia ekintzan parte hartu zuten hiru lagunak identifikatzen ahalegindu zenean, kateatuta zegoena Olentzero gisa identifikatu zen, eta atxilotuta eraman zuten.
Iturria:
Euskaldunon Egunkaria (1998ko abenduak 24).