Normi Mentxaka santurtziarra hil zuten eskuin muturreko kideek

Duela
48
urte
Maitane Azurmendi

1976ko uztailaren 09an,

Normi Mentxaka hil zuten Santurtzin Guerrilleros de Cristo Rey eskuin muturreko kideek. Bi gertaera izan ziren egun hartan: batetik, amnistiaren aldeko manifestazioa eta bestetik, sardinaren eguna.

Mamarigan jendea manifestazioan atera zen amnistiaren alde. Polizia frankista agertu eta kargak hasi ziren. Arrantzalez jantzitako ultraeskuindarrak infiltratuta zeuden ordea.

Taberna baten barruan ezkutatu zen herritar talde bat, eta arrantzaleen blusa urdinez jantzitako gizon batzuek esan zieten gordeko zietela beraiek eskuan zuten ikurrina. Brigada Politico Socialeko agenteak ziren eta herriko zenbait faxista ezagunekin zeuden.

Pertsona bat pistolaren ipurdiarekin jo eta ihesari eman zioten. Herriko gazteak atzetik abiatu ziren korrika, baina halako batean, geratu, atzerantz tiro egin eta baletako batek kopetan jo zuen han zegoen Normi Mentxaka, 42 urteko emakumea. Mentxaka bere etxetik Sardinaren egunera zihoan.

Ez dute inoiz inor atxilotu ez ikertu hilketa harengatik.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte