1993ko urtarrilaren 04an,
Nigerian Ogoni herri indigenako 300.000 lagunek protesta egin zuten, era baketsuan, Shell petrolio eta gas konpainia multinazionala lurraldean egiten ari zen suntsiketen aurka. Herri Indigenen Urtearen ospakizunen barnean kokatu zuten ekimena. Niger ibaiaren Deltan kokatutako Ogonilandia lurraldeko petrolioa ustiatzeko lurrak desjabetu zituzten, baita protesten ostean errepresioa eta hilketak egin ere, Shell eta Nigeriako armadaren arteko elkarlanari esker. Halako multinazional baten aurka ordura arte egindako protestarik handiena izan zen.