1949ko azaroaren 18an,
Nigerian 21 meatzari grebalariri eta inguruan zeuden pertsonei tiro egin zieten Britainia Handiko gobernuaren jabetza zen Enugu ikatz meategian. 51 zauritu zituzten. Grebalariek Iva Valley meategia okupatua zuten, atzeratutako soldatak ordaintzeko eskatuz. Enugu inguruetan indartsua zen independentziaren aldeko mugimendua, marxista eta antikolonialista erradikal ugari bizi zen bertan.