1995eko azaroaren 10ean,
Nigeriako Sani Abacha diktadoreak Ogoni herriko bederatzi pertsona urkatu zituen. Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mugimenduko kideak ziren, tartean atzerrian sona zuen Ken Saro-Wiwa idazlea, gobernuarentzat oso deserosoa.
Ogoni herria borroka luze batean murgilduta zegoen Shell petrolio konpainiak beren lurrak kutsatzen eta baliabideak lapurtzen zizkiela salatzeko.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y Presente).