New Yorkeko zooan orangutan batekin kaiolan izan zuten Ota Bengak bere buruaz beste egin zuen

Duela
108
urte

1916ko martxoaren 20an,

Kongoko Mbuti pygmy herrikoa zen eta elefanteak ehizatzen igaro zuen gaztaroa, europarren kolonialismoaren ondorioz bere familia eta herria suntsitu zituzten arte.

Joan izeneko erabiltzaileak are sozialetan pertsona honen biografia landu du: 1904an AEBetara eraman zuten bahituta Missourin egin behar zuten Expo Unibertsalera. Antropologia atalean, munduko zenbait tribu jarri zituzten modu gutxiesgarrian ikusgai, adierazi nahirik bezala beharrezkoa zela mundua zibilizatzeko AEBek esku hartzea.

Afixa ofiziala.

Afrikara, Exporako jende bila joandako amerikar batzuek erosi zuten beste zortzi esklaborekin batera. Izugarri sufriarazi zieten amerikarrek, eta besteren artean, basati itxura emateko, Ota Bengari hortzak nola limatu zizkioten ikus daiteke azpiko argazkian. 40.000 pertsona joaten ziren bera ikustera egunero, eta burla eta gutxiespenak ziren nagusi.

Benga izugarri sufriarazi zuten amerikarrek, eta besteren artean, hortzak limatu zizkioten basati itxura ematearren.

Expoa amaitu zenean, AEBetan barrena ibili zuten, batean eta bestean erakutsiz. Behin erakusketa mugikorra amaitu zenean, 1906an, New Yorkeko Bronx-eko zoora bidali zuten. "Tximuen Etxea" izenekoan sartu zuten zenbait primaterekin. Ota Benga hor eduki zuten bizitzen, oihana irudikatu nahi zuten zenbait zuhaitzen artean.

Erakusketak arrakasta handia izan zuen, nahiz eta zoologiko batean pertsona bat erakusteak kritikak eragin zituen eliza afroamerikarraren partetik.

Zooaren iragarki bat.

Urtea amaitu aurretik, eta eztabaida zientifiko batzuk tarteko, zootik askatu zutenean, pertsona beltzentzako asilo batera bidali zuten eta bertan bizi izan zen 1910 arte. Ondoren, Virginiara joan zen bizitzera, Anne Spencer poetaren zaintzapean bizitzera. Bizitza-estilo ipar-amerikarrean integra zedin saiatu ziren eta teologia ikasketak egitera bidali zuten.

Logikoa den bezala, Ota Benga ez zen sekula egokitu bizitza hartara. Denbora batez tabako fabrika batean aritu zen lanean, baina depresio sakon batean murgildu zen, Afrikara ezin zuelako itzuli eta AEBetan munstro bat bezala ikusia zelako.

Gaurko egunez 1916an, 32 urte zituela, bere buruaz beste egin zuen bihotzean tiro bat jota.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik