1911ko martxoaren 25ean,
New Yorkeko Triangle Shirtwaist oihalgintza lantegiko suteak 146 langile hil zituen. Lapurretak saihesteko irteerak itxita zeuzkan enpresak eta barruan zeudenak ezin izan ziren atera. Istripu honek lantegian zituzten lan baldintza eskasak azaleratu zituen. Hildako gehienak emakume gazteak ziren.