1874ko urtarrilaren 13an,
New Yorkeko Poliziak bortizki eraso zion langabeen manifestazio bati. 1873an Depresio Handia hasia zen, eta langabezia gorantz zihoan. AEBetako antolatutako langileek gobernuaren karitatezko neurriei uko egin, eta lan publikoen programa eskatzen zuten, langabeentzat lana bermatzeko. Langabeen mugimendua indar hartzen ari zen eta 7.000 lagun batu ziren egun hartan Tompkins plazan, hirian ordura arteko manifestaziorik jendetsuena. 1.600 polizia agentek, aurretik ezer esan gabe, borraka eta zaldien gainetan kargatu zuten.
Iturria:
Wikipedia - 1874 Tompkins Square Park riot