1924ko maiatzaren 06an,
Nestor Basterretxea jaio zen Bermeon. Gudako haurra izan zen eta Alsina ontzian Argentinan erbesteratu zen 1952an Madrilera joan zen eta urte hartan Arantzazuko Basilikako murala egiteko lehiaketa irabazi zuen. 1960ko hamarkadan Gaur abangoardia taldea eratu zuen beste hainbat artistarekin batera. Eskulturan, zeramikan, argazkilaritzan, diseinu industrialean eta zinemagintzan aritu zen. Ama Lur luzemetraia Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen, eta zentsura frankistarekin arazoak izan zituen, erreferentzia abertzaleak zirela tarteko. Bere lanik ezagunenetako bat Eusko Legebiltzarreko Bilkura Aretoaren buru den eskultura da. 2004an hil zen Hondarribian.
Basterretxearen bizitzan sakontzeko, hemen Munduari leihotik begira, baina leihoak itxita artikulua.
Iturria:
Wikipedia – Nestor Basterretxea