1889ko abenduaren 19an,
Nemesio Etxaniz Aranbarri euskaltzalea jaio zen Azkoitian. Idazle eta apaiz, euskal kulturaren erreferente garrantzitsua bilakatu zen. Hasierako kristau integrismotik aldenduz joan zen, eta frankismoak zapaldutako euskalgintzan eta euskaldunen eskubideen alde lanean aritu zen gogor. Euskal kulturaren berpizkundean lan nekaezina egin zuen, besteren artean, eleberrigintza modernoa, antzerkigintza eta kantagintza euskal hiztunengana gerturatuz.
Bereak dira, besteren artean, Anttoni ta Antton kantu ezagunaren eta Gernika. Eusko Kantata-ko letrak.
1982ko urtarrilaren 27an hil zen Donostian.
Iturria:
Integrismo katolikoan hasi euskaltzale sutsuan buka (ARGIA, 1999ko martxoak 28).