1964ko ekainaren 12an,
Nelson Mandelari bizi osoko kartzela zigorra ezarri zioten. ANC Afrikako Kongresu Nazionalean sartu zen gaztetan eta bere erakunde armatuan buruzagi aritu zen, borroka armatua eginez erregimen arrazistaren aurka. 27 urte preso egin ostean, apartheidaren aurkako borrokaren sinbolo bilakatua zen eta 1990ean atera zen espetxetik, barkamen edo damurik adierazi gabe. Arraza diskriminaziorik gabeko lehen hauteskundeetan Hegoafrikako presidente hautatu zuten 1994an eta besteren artean, Bakearen Nobel Saria jaso arren, AEBek terroristen zerrendan eduki zuten 2008ra arte.
Iturria:
Nelson Mandela, Long Walk to Freedom.