1994ko apirilaren 27an,
Nelson Mandelak Hegoafrikako hauteskundeak irabazi zituen. Arraza diskriminaziorik gabe herrialdean egindako lehen hauteskundeak izan ziren, eta 27 urte preso egin ostean Mandela eta bere Afrikako Kongresu Nazionala alderdia irten ziren garaile. XX. mendearen erdialdean deskolonizazio prozesuek zurien nagusitasunarekin buka zezaketelakoan, apartheid deituriko segregazio sistema garatu zuten Hegoafrikan. 1990eko hamarkada hastearekin batera hasi zen bere gainbehera.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).