Nelson Mandela hil zen, Hegoafrikako lehen presidente demokratikoa

Duela
12
urte

2013ko abenduaren 05ean,

Nelson Mandela hil zen, Hegoafrikako lehen presidente demokratikoa. 1918an jaioa, Hegoafrikako apartheidaren aurka borrokatzeagatik 27 urte giltzapean egin zituen, gehienak Robben irlako kartzelan, ANC alderdiaren MK talde armatua sortu eta buru izatea egotzita. Nazioarteko kanpaina indartsu batek mundu mailan ezagutarazi zuen eta 1990ean espetxetik atera zenean, herrialdeko lehen presidente beltz eta demokratikoa izatera heldu zen. XX. mendeko ikono nagusietakoa izan zen, eta bere izena erresistentzia, duintasuna eta berradiskidetzearekin lotu izan da.

Historiarako argazkia, Nelson Mandela orduko emaztearekin, kartzelatik atera berritan. Historiarako argazkia, Nelson Mandela orduko emaztearekin, kartzelatik atera berritan.

Iturria:

Lander Arbelaitz Mitxelena, Sinbolo hilezkorra (ARGIA, 2013ko abenduak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
195
urte