1962ko abuztuaren 05ean,
Nelson Mandela atxilotu zuen Hegoafrikako Poliziak. 1961eko maiatzeko greba antolatu eta herrialdetik legez kanpo irtetea egotzi zioten. Urriaren 15eko epaiketan, jantzi tradizionalak soinean, ukabila jasota “boterea herriarentzat!” oihukatu eta epaimahaiaren partzialtasuna salatu zuen. Bere kontzientziak lege injustuen aurka egitea agintzen ziola adierazi zuen. Bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten hasieran, baina MK talde armatuaren aurkako sarekada batean, bere aurkako frogekin, bizi osorako espetxealdira zigortu zuten.Epaiketa berriak Mandela mundu mailan apartheidaren aurkako lider gisa ezagutarazi zuen. “Protesta baketsuaren bide guztiak debekatu zizkigutenean soilik erabaki genuen borroka politikoaren forma biolentoak erabiltzea, gobernuak ez zigulako beste aukerarik eman”, adierazi zuen.
Iturria:
Iturria: Antonio González, Nelson Mandela (CCS).