1990ko abenduaren 29an,
Negu Gorriak taldeak lehen kontzertua eman zuen Herrera de la Manchako espetxearen aurrean. Urtero Madrileko espetxera euskal presoei elkartasuna helarazi eta dispertsioa salatzeko antolatzen zen martxan izan zen. Fermin eta Iñigo Muguruza anaiak, Kaki Arkarazo eta Mikel Kazalis igo ziren oholtzara, ekainean argitaratutako lehen diskoko kantak lehen aldiz jendaurrean defendatzera. Emanaldia bideoan grabatu eta VHSan argitaratu zuten, salmenten irabaziak Amnistiaren Aldeko Batzordeei emateko. Kortaturen arrakastaren ostean musikalki eremu berriak esploratzeko asmoz hasi zuten taldea, eta Euskal Herriko talde arrakastatsuenetako bat izatera iritsi ziren. Kontzertuaren bideoa QR kodean.
Iturria: