Negu Gorriak taldeak azken kontzertua eman zuen Donostiako belodromoan

Duela
23
urte

2001eko otsailaren 25an,

Negu Gorriak taldeak azken kontzertua eman zuen Donostiako belodromoan. Galindo Intxaurrondoko kuarteleko komandanteak Ustelkeria kantuagatik jarritako salaketaren ondorioz, epaiketa izan zuen taldeak, eta Esan Ozenki zigilua desagertzear egon zen. Hau da Galindo eta enparauak narkotrafikoan zebiltzala salatzen duen abestia:

Epaiketa irabazi zutela ospatzeko, 1996tik geldirik zegoen taldea oholtzara itzuli zen hiru kontzertu emateko Selektah Kolektiboa eta Banda Bassottirekin batera Baionan eta Donostian.

Azken kontzertuen aurkezpena. Jon Urbe

30.000tik gora lagun bildu ziren. Bideoan, Jon Maiak hasieran botatako bertsoak.

Gau gogoangarri hari buruzko informazio gehiago Naizen Artefaktua-n Iker Bizkarguenagak idatzitako artikuluan: Negu Gorriak-en garaipen ospakizunak eztarria urratu eta bihotza hunkitu zion belaunaldi oso bati

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte