1968ko maiatzaren 01ean,
Nazioarteko uretan eraikitako plataforma artifizial bat errepublika independente aldarrikatu zuten Italiako kostan. 400 metro koadro zituen eta Arrosen Irlako Errepublika Esperantista izena jarri zioten. Italiaren ur administratibotik kanpo 500 metrora eraiki zuten. Taberna bat ireki eta jende askoren arreta deitu zuen sortzaileak, bertan Italiako legea ez zela errespetatu beharrik eginiko aldarrikapen utopikoekin. Pasaporte, moneta eta zigilu propioak atera zituzten eta esperantoa izendatu zuten hizkuntza ofizial. 55 egunera Italiak militarki okupatu eta 1969ko otsailean eraitsi zuen. Giorgio Rosa ingeniariaren proiektua izan zen.
Iturria:
Anna Buj Roma, La isla artificial que creó un ingeniero italiano en los años sesenta (La Vanguardia, 2021eko urtarrilak 26).