1947ko azaroaren 29an,
Nazio Batuen Erakundeak Palestina bi estatutan zatitzeko ebazpena onartu zuen. Sionistei lur zati handiena eta emankorrena eman zien. Aurretik arabiar eta juduak elkarrekin biziko ziren Palestinako Estatuaren sorrera boikotatu zuten horiek. Palestinarrek ez zuten boto eskubiderik izan beren herria zatitzea erabaki zuen foroan, II. Mundu Gerra amaitu eta gutxira. Hurrengo egunean palestinarren eta sionisten arteko gerra piztu zen, eta geroztik, Israelek ia Palestina osoa kolonizatu du.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio. (Ed. Pasado y Presente)