NATOren Bruselako egoitza itxi zuten sinbolikoki hamazazpi herrialdetako mila ekintzaile inguruk

Duela
16
urte

2008ko martxoaren 22an,

NATOren Bruselako egoitza itxi zuten sinbolikoki hamazazpi herrialdetako mila ekintzaile inguruk. “NATO Game Over” lelopean, ekintza ez-biolento honekin basearen perimetro osoa inguratu eta barnera sartzen saiatu ziren, NATOren papera salatuz Irak eta Afganistango gudetan. Poliziak zakurrak eta ur-kanoiak erabili zituen ekintzaileen aurka, eta 450 atxilotu zituen, horien artean KEM-MOC-eko bi euskal herritar.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik