1794ko uztailaren 24an,
Napoleonen tropak Baztanen bataila irabazi eta Hego Euskal Herrira sartu ziren, Konbentzio Gerran. Denbora gutxian Euskal Herri osoa kontrolpean izango zuten. Donostiako Mitxelena alkateak hiria frantsesei errenditu zien hainbat baldintzarekin: donostiarren erlijio katolikoa errespetatu, foruak 1200 aurreko egoerara itzuli eta armak hartzera ez behartzea. Gipuzkoak Frantziako gobernu iraultzailea onartu eta Frantziaren babeseko Gipuzkoako Errepublika independentea eratzeko proposamena egin zuen. 1795ean Arabak eta Bizkaiak proposamen bertsuak egin zizkieten. Gerra amaitutakoan, espainiarrek Gipuzkoako buruzagiak epaitu zituzten goi-mailako traizioa egotzita.
Iturria:
Bittor Uriarte Anasagasti, Euskal Herriaren historia.