1965eko otsailaren 07an,
Napalma erabili zuten lehen aldiz Vietnamen AEBek. Aurretik erabilia zuten arma hori, puntualki, adibidez Indotxinako Gerran. 1950eko abenduaren 22an erabili zuten lehen aldiz. Vietnamgo Gerran, baina, era sistematikoan erabili zuen AEBko aire-armadak lurraldea eta biztanleria zibila sarraskituz. Bederatzi urteko Phan Thi Kim Phúc neskatoa napalmarekin erreta korrika ikus daitekeen argazkiak, AEBen krudelkeriaren sinboloetako bat bilakatu zen, eta munduari bira eman zion.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio. (Ediciones de Pasado y Presente)