Nafarroako Gobernuak euskara zonifikatzeko lege euskarafoboa aurkeztu zuen publikoki

Duela
39
urte

1985eko urriaren 25an,

Nafarroako Gobernuak euskara zonifikatzeko lege euskarafoboa aurkeztu zuen publikoki. PSNko Gabriel Urralburu zen presidentea eta azkenean hurrengo urteko abenduan onartuko zuten Nafarroako Legebiltzarrean. Hiru zonaldetan banatu zen Nafarroa: euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna; herritarrei hizkuntza eskubideak bizi diren lekuaren arabera aitortuz edo urratuz. Ordutik, Nafarroako leku askotan, ez da eskola publikotan euskarazko eskaintzarik eta lanpostu publikoak eskuratzeko orduan puntu gehiago ematen dituzte atzerriko hizkuntzek, hala nola alemanak, batere ematen ez duen euskararen aldean.

Iturria:

El euskera en Nafarroa, relegado a solas las zonas vascoparlantes (Egin, 1985ko urriak 26).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte