1513ko otsailaren 18an,
Nafarroako errege-erreginak heretiko deklaratu zituen Julio II.a Aita Santuak. Exkomunio bularen aitzakia Nafarroak Vatikanoaren etsaia zen Frantziako erresumarekin zuen aliantza izan zen. Bula hori 1512ko uztailaren 21ean sinatu zuen Aita Santuak, Nafarroaren inbasioa hasi zen egunean. Gaztelako erregeak, presio egin zion Aita Santuari, Nafarroako errege-erreginak zuzenean aipatzeko.
Iturria:
Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta)