1980ko abenduaren 02an,
Nafarroako erakunde publikoetan ikurrina erakustea debekatu zuten. Nafarroako Legebiltzarrean PSOEren promosamena aurrera atera zen UCD eta UPN alderdien babesarekin: nafar udalek soilik espainiar bandera, Nafarroakoa eta dagokion herriarena erabili ahal izango zituzten aurrerantzean. 2003an Nafarroako Ikurren Legea onartu zuten, zeinaren bidez ikurrina jartzen zuten udalak isunez zigortzen ziren.
2017an indargabetu zuen Nafarroako legebiltzarrak, aldaketaren legealdia deiturikoan eta Geroa Baiko Uxue Barkos foru gobernuko lehendakaria zela.
Iturria:
La ikurriña no podrá ondear oficialmente en Navarra (Egin, 1980ko abenduak 3).