2006ko uztailaren 30ean,
Murray Bookchin AEBetako historialaria, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta ekintzaile hil zen. Ekologismo sozialaren sortzailea izan zen, ekologismoa eta anarkismoa uztartuz naturako izaki guztien artean harreman holistikoa dagoela aldarrikatzen duen korrontea. Krisi ekologikoa gizakion arteko dominazio harremanen ondorioa dela defendatu zuen.