Espainiako banderaren zina boikotatu zuten bederatzi antimilitaristak Mungiako kuartelean

Duela
27
urte

1997ko apirilaren 12an,

Mungiako kuartelean banderaren zina boikotatu zuten KEM-MOC talde antimilitaristako bederatzi kidek. Haien artean zegoen Jose Antonio Ulloa, banderaren zina egitera zihoala sinetsarazi zien Espainiako militarrei, eta bere txanda heltzerakoan, soinean zeraman arropa erantzi eta mezu antimilitaristadun elastikoa erakutsi zuen ekitaldian. Publikoaren artetik atera ziren beste zortzi emakumek gauza bera egin zuten.

Iturria:

Aitor Zuberogoitia, KEMeko zazpi antimilitaristak banderaren zina boikoteatu dute Mungian (Euskaldunon Egunkaria, 1997ko apirilak 13).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte