1984ko azaroaren 19an,
Munduko desastre industrialik okerrenetako bat gertatu zen, Mexikoko San Juan Ixhuatepec herriko PEMEX petrolio biltegietan leherketak izan zirenean.
500 hildako eta 5.000 zauritu izan ziren erreduraz; 60.000 pertsona gehiago herritik kanpora eraman behar izan zituzten.
Leherketak 200 metroko garaiera hartu zuen eta zabaldu zuen erradiazio termikoa hain izan zen handia eta azkarra, jende askok ez zuela erreakzionatzeko denborarik izan eta ia unean bertan kiskalita hil ziren. Horregatik, erreskatatutako gorpuen %2 baino ezin izan zituzten identifikatu.
Gerora frogatu zen plantaren segurtasun neurriak ez zirela inondik ere egokiak.