1975eko ekainaren 25ean,
Mozambikek independentzia aldarrikatu zuen Portugaldik. Hamaika urte igaroak ziren FRELIMO askapen fronteak botere kolonialaren aurkako borroka armatua abiatu zuenetik. Portugaleko 1974ko Krabelinen Iraultzak kolonia portugaldarrak askatzen lagundu zuen. Independentziak, ordea, gerra zibila ekarri zuen gobernuan zen FRELIMO eta inguruko herrialdeetako gobernu zuri supremazistek bultzatutako RENAMOren artean. Portugalek XV. mendearen amaieran kolonizatu zituen Mozambike eta Angola.
Iturria:
Iturria: Alice Dinerman, Revolution, Counter-Revolution and Revisionism in Postcolonial Africa. The case of Mozambique, 1975-1994 (Routledge).