Monika Lekunberri Uriona jaio zen Galdakaon

Duela
114
urte

1910ko maiatzaren 19an,

Monika Lekunberri Uriona jaio zen Galdakaon. 1934an herriko lehen ikastolaren sorrera bultzatu zuen eta irakasle aritu zen bertan 1936ra arte. Guda hastean, Iparraldera egin zuen ihes baina Galdakaora bueltatzea lortu zuen geroago. Irakasle moduan jarraitu zuen lanean, 1937ko udaberrian frontean bonbardaketak gogortu ziren arte. Francoren diktadura garaian irakaskuntzan aritzeko debekua jaso zuen arren, euskaraz irakasten jarraitu zuen etxerik etxe lehenengo, eta bere etxean haurrak hartuz ondoren. 1987an hil zen, eta 2015ean Galdakaoko Udalak bere izena jarri zion plaza bati.

Iturria:

Wikipedia – Monika Lekunberri.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte