1984ko azaroaren 12an,
Misil nuklearren zulo bat hondatu zuten lau bakezalek Missourin, AEB. Talde kristau antimilitarista bateko kideak ziren eta mailu pneumatikoak erabiliz instalazioak hondatu zituzten. Ekintzagatik espetxe zigor gogorrak ezarri zizkieten. Adibidez, Helen Woodson izeneko ekintzaileak, 27 urte egin zituen kartzelan ekintza zuzen honegatik eta 2011n askatu zuten.